Ibarrondo auzotik barrena joango gara oinez, Juanjo Hidalgok gidatuta, Barañao auzora, bertako San Antonio baseliza ikusteko eta handik Argiñao auzora, San Adrian baseliza ikusteko. Horietan, oso arte herrikoia eta ezkutua izango dugu, barroko garaikoa, baina jauzi bat emango dugu denboran, zer kontatua duten bi leihoren bitartez.