Galdakaon, bizitzak lurraren erritmoan egiten zuen taupa. Gure arbasoentzat etxea eta mantenua zen baserria. Eskuekin lantzen zuten landak eskaintzen zuena. Batasun horretatik sortu ziren mitoak eta ohiturak. Naturak, eskuzabal, lasaitu eta zaindu egiten zituen.
Gaur, ezagutza horietara itzuliko gara, hau da, herri baten memoria bizia gordetzen duten sendabelar eta erremedioetara.