Udalerri txikia, baina estilo arkitektonikoen ibilbidea jarraitzeko aukera ematen diguna. Juan Manuel González Cembellinekin batera ibiliko gara gotikoaren amaierako Aranzibiako dorretik Erriberako etxetzar neoklasikoetara, Etxepintxotik eta bertako pintura rococoetatik pasatuz. Arkitektura kultua, bai. Eta arkitektura herrikoia, pragmatikoa eta funtzionala ere bai, baina kultuak kutsatutakoa. Eta, bere aztarna utzita (ia) gauza guztietan, San Pedro eliza: eliztar talde batek elizatea elementu monumentalez hornitzeko duen borondatearen isla.