Berriatua eraikinez eraikin

Udalerri txikia, baina estilo arkitektonikoen ibilbidea jarraitzeko aukera ematen diguna. Juan Manuel González Cembellinekin batera ibiliko gara gotikoaren amaierako Aranzibiako dorretik Erriberako etxetzar neoklasikoetara, Etxepintxotik eta bertako pintura rococoetatik pasatuz. Arkitektura kultua, bai. Eta arkitektura herrikoia, pragmatikoa eta funtzionala ere bai, baina kultuak kutsatutakoa. Eta, bere aztarna utzita (ia) gauza guztietan, San Pedro eliza: eliztar […]
Legarmendi: gerra-aztarnatik aisialdi-gunera

Berreskuratutako espazioa da Legarmendi. 1936ko gerran frontearen parte izan zen eta bertatik italiarrak eta “alkandora urdinak” pasatu ziren, baita mediku argentinar bat ere. Iaz EHUko arkeologo talde batek lubakiak eta babeslekuak industu zituen herritarrekin auzolanean. Legarmendi gerrak ostutako espazio arkeologiko bat baino askoz gehiago da. Etimologia eta geologia uztartuz, “Legarren Mendia” deskubrituko dugu; baita jada […]
XIX. eta XX. mendeko esploratzaileak atxurra kobazuloan. “Aisia eta entretenimendua”

Atxurra kobazuloko hormetan utzitako 1000tik gora grafiti historikoei buruz XIX. mendetik XX. mendera bitartean egindako ikerlanak Berriatuako eta Lea Artibai eskualdeko arbasoen oinordetza kulturala dira. Izan ere, argibideak, bitxitasunak eta gertaerak ezagutarazi dizkigute. Kobazuloko bisitarien iragatearen oinordetza immaterialaren testigantzak dira, Berriatuako kobazulo horren historian berez gertatu zen dibertimenduaren gisakoak. OHARRA: sarrera, euskaraz, eta mintzaldia, gaztelaniaz.
Herri-erakunde eta auzo-laguntzarako elkarteen ondarea

Gure herriak bere historian zehar, eremu indibidualean eskura ezinezkoak diren helburu amankomunak erdietsi aldera, bere beharrak edo espektatibak asetzeko helburuz portaera solidarioko edo lankidetzako jarraibideetan oinarritzen diren herri-erakundeak eta elkarrekiko laguntzarako elkarteak antolatzera jo izan du. Hala nola, auzoetako Kofradiak, Ganadu-ermandadeak, Suaro elkarteak, auzo-eskolak…, baita herri ondasunak eta ondarea jagoteko ardura izan duten pertsonak ere: […]