1885. Urtea da. Casilda de Iturrizar andrea, oraindik dolua pasatzen senarra galdu duelako, pozik dago, ordea, duela gutxi eskolak inauguratu direlako, eta herriko klase behartsuenei laguntzeko modu berrietan pentsatzen jarraitzen du. Casilda andrearekin elkartuko gara parkean, bere historiari, urte batzuk geroago izena eman zion espazio publikoaren ezaugarriei eta garai hartan paseoan ibiltzen zirenen soinekoei buruz hitz egin diezagun.