Giako Andra Maria Portugaleteko eta Bizkaiko biztanleen ondarea da. Hitzaldi honetan, Giako Andra Mariaren tailua ikertzeko eta zaharberritzeko prozesuaz arituko gara, hura berreskuratzeko egin behar den lana azalduz.
Eusebio Corcuera Bizkaiko Foru Aldundiko Kultura Ondarearen Zerbitzuko Zaharberritze Saileko buruaren eskutik, memoria kolektiborako hain esanguratsua den pieza hori nola zaindu den jakingo dugu.
