Eako herrian den Talaiako Ama Birjinaren baseliza eatar guztientzako debozino eta nortasun ikurra da. Itsasoarekin erabat lotua, beti izan da herritarrentzako erreferente. Urteetan zehar Ietarrak arduratu izan dira hango lan handiak zein eguneroko mantenuak gauzatzen, auzolanaren adibide bihurtuz.
Bai baselizan bertan zein hara doan bidean dagoen gurutzbidean herriko bolondres talde batek, lanak gauzatzeko prozedura bitxiak asmatuz eta crowfunding bitartez finantziatuta, egindako azken lanak ezagutzeko aukera izango dugu.
