Etxebarrik baditu sekretuak. Gaur, argitara aterako ditugu. Eraikin enblematikoenek inoiz kontatu ez diren istorioak gordetzen dituzte hormetan. Bertoko paisaiek antzinako izenak ezkutatzen dituzte, eta, adi egonez gero, aspaldi Etxebarri nolakoa zen xuxurlatuko dute.
Zuztarrek ahotsa dute. Anima zaitez, entzun dezagun haien ahotsa…Ondarea ez dagoelako museoetan baino ez. Lurrean, harrietan, izenetan… ere badago.