HITZALDIA JON MENTXAKATORRE-ren eskutik

Giza Zientzietan graduatua da, eta Filosofian eta Euskal Filologian doktorea. Mondragon Unibertsitateko irakaslea eta UEUko Filosofia sailburua da. Herri-ondarea, irudimena eta gizabidea ditu aztergai eta irakasgai.

Ondarea arriskuan nabari denean, aldez aurretik haren iturria den gizatasun eredua kolokan dago. Ondarearen zaintzan, hortaz, balioen iturrietara ere jo behar da: sustraiko pertsona eta herri eredua egiten duen bizipenera. Gurean, Euskal Herrian, etnologia dugu horretarako bide lagungarri.

On Joxe Migel Barandiaranek arreta berezia jarri zuen euskal kultura espiritual eta gizabidearen ezagutza, jasoketa eta transmisioan. Berbaldi honetan, horren garrantziaz arituko gara lehenbizi, tradiziozko euskal nortasunaz aritzeko gero. Ostean, balioen arloan izandako aldaketa nagusien zergatia aztertuko dugu, eta gaur eta geroko balioespenerako gakoak eman ondoren.

Horrekin guztiarekin, aurrekoengandik heldu zaigun ondarea jagoteko kontuan izan beharko genituzkeen izan eta egitasmoak azalduko ditugu.

UdalerriakBILBO / BILBAO

SUSTRAIDUN PERTSONA ETA HERRI EREDUA, ONDARE ITURRI

Eguna

12 Mai 2026
6:30 pm

TOPAGUNEA

Ondare Hitzaldi Aretoan Maria Diaz de Haroko kalea, 11 – 1º Solairua

Ekintzaren hizkuntza

Euskeraz

Ondarea Bizkaia

Ondarearen Europako Jardunaldiak

BizkaiKOA
María Díaz de Haro, 11-1ª
48013 Bilbao

Jarraitu gure sare sozialak:

Newsletter

Irakurri gure pribatasun politika informazio gehiago lortzeko. | Más información sobre nuestra política de privacidad

DBEO onartzen dut / Acepto el RGPD 

Newsletter

Irakurri gure pribatasun politika informazio gehiago lortzeko. | Más información sobre nuestra política de privacidad

DBEO onartzen dut / Acepto el RGPD