Gorlizeko duna harri bihurtuak klimaren eta itsasertzaren antzinako memoriaren erakusle dira. Tomás Morales eta Jesús Ángel Uriarterekin hitz eginez, ikusiko dugu paisaia hori kostaldearen bilakaeraz mintzo dela, bai eta hura kontserbatzea zailtzen duten gaur egungo arriskuez ere: higadura, giza presioa eta klima-aldaketa.
Denbora izanez gero, paisaiaz eta bertako akuiferoez ere arituko dira topaketan.