Duela hamar urte, Oihane Pardok arkitektura utzi eta askok ezinezkotzat jotzen zuten proiektu bati ekin zion: antzinako euskal jaka tradizional bat berreskuratzea eta tokiko kulturak ere munduan inpaktua izan dezakeela erakustea.

Amarenak enpresaren bitartez, haren lana museo, pasarela eta nazioarteko hedabideetara iritsi da; adibidez, Vogue aldizkarira. Erakusten digunez, diseinuak bizirik mantendu dezake kultura bat, eta tradizioa, sormena eta etorkizuna lotzeko modu berriak eman ahal dizkigu.

HERRI TXIKI, INPAKTU HANDI

Data 2026KO URRIAREN 14A, ASTEAZKENA 19:00

Topagunea

Ibáñez de Bilbao, 16. Sabin Etxea eraikuntza (Museoa)

Ekintzaren hizkuntza

Gaztelania

Prezioa

Doan

Informazio eta erreserbak

94 405 64 50; [email protected]

Antolatzailea

Euskal Abertzaletasunaren Museoa – Sabino Arana Fundazioa

Newsletter

Irakurri gure pribatasun politika informazio gehiago lortzeko. | Más información sobre nuestra política de privacidad

DBEO onartzen dut / Acepto el RGPD