
Arkitektura ez da soilik gizakiaren sorkuntza, naturarena ere bada. Ikus ditzakegun eraikuntzek, eta ikusten ez direnek, historiaurretik gaur egunera arte egin den bidea erakusten digute. Santa Katalina baseliza ezinbestekoa da gure udalerrian.
Alabaina, ezagutzen dugu baselizaren historia? Zer dago bistan eta zer dago ezkutuan? Zer da benetakoa eta zer ez? Galdera horien eta beste batzuen erantzunak bilatuko ditugu baselizaren barruan amaituko den bisita gidatuan, Edorta Jimenez herriko idazlearen eskutik.
Ibilbidea: Udaletxea – Berastegi auzoa – Murgoa – Santa Katalina penintsula: Itsasorako atea – Gotorlekua – Ermita barrua
Oharrak/gomendioak: Erreserba egin behar da. Oinetako egokiak gomendatzen da.
Katalina deuna
Eguna
- 2025 Urriak 17
- 6:00 pm
TOPAGUNEA
Ekintzaren hizkuntza
INFORMAZIO ETA ERRESERBAK
ANTOLATZAILEA