Hizlaria: Aitor Leniz Atxabal.
Euskal ontzigintzaren jatorriaren inguruan auzi ugari daude baina, argi dagoena da Erdi Arotik aurrera behintzat, arrakasta handia bizi izan zuela Euskal Herrian. Hala eta guztiz ere, bere garapena ez da berdintsua izan portu guztietan, eta horregatik, ikertzeko orduan dauden zailtasunak aintzat izanda, Behe Erdi Arotik hasi eta Aro Garaikidera arteko Lekeitio eta inguruko ontzigintzan, ontzioletan eta jakina, langilerian oinarrituko dugu saio hau.