Jarduera bi zatitan banatuko da. Lehenik eta behin, Valentin Ibarraren hitzaldia, Martin de los Heros (1874-1859) politikari garrantzitsuaren figura jorratuko duena. Barne ministro, senatari eta Liburutegi Nazionaleko zuzendari izatera iritsi zen de los Heros. Pertsonaia horrek, “Historia de Valmaseda” (1848) lanaren egileak, ondare handia izan zuen bere jaioterrian, Balmasedan, eta duela gutxi aurkitutako 1817ko dokumentu batean jasota utzi zuen: “Apeo de los vienes de Martín de los Heros la Bárcena”. Dokumentuak jardueraren bigarren zatian bisitatuko ditugun hiri- eta landa-jabetza ugari jasotzen ditu. Balmasedako hiribilduan egingo dugun ibilbideak XIX. mendeko eta aurreko garaietako eraikin batzuk hobeto ezagutzeko aukera emango digu.

BALMASEDA | Hitzaldia

Martín de los Heros eta bere ondarea Balmasedan XIX. mendean

Data 31 Urriak 2025 10:00

Topagunea

Enkarterri Museoa (Abellaneda auzoa, z/g Sopuerta)

Ekintzaren hizkuntza

Gaztelera

Prezioa

Doan

Informazio eta erreserbak

Enkarterri Museoa: www.enkarterrimuseoa.eus Tlf: 94 650 44 88

Antolatzailea

Balmasedako udala- Enkarterri Museoa

Erreserbak >>

Newsletter

Irakurri gure pribatasun politika informazio gehiago lortzeko. | Más información sobre nuestra política de privacidad

DBEO onartzen dut / Acepto el RGPD