Gure kultura-ondarearen zati batek duen desagertzeko arriskuaz jabetzeko garaia da. Ondare hori zaintzeko, elkarrekin lanean aritu behar dugu gizarteak eta erakundeek.
Balmasedako hiribildua bisitatuz gero, mendeetan abandonatuta egon ondoren berreskuratzen ari garen Erdi Aroko aztarnategi baten historiara hurbilduko zara. Aldi berean, arretaz ikusi ahal izango dituzu gaur egun egoera kritikoan dauden eraikin eta sorkuntza artistikoak.
Horiek galtzeak haustura itzulezina eragingo luke gure ondarearen jarraitutasunean.
