Erakusketa honek muturreko egoeretan salbatutako objektuetan jartzen du fokua: suteak, arriskuan dauden eraikinak, lapurretak…
Ondare erlijiosoa Bizkaiko nortasun kulturalaren funtsezko zati bat da. Dena den, hura kontserbatzea eta helaraztea zaildu duten arrisku ugariren aurrean egon izan da.

Besteak beste, erabileraren galera gizarte-aldaketengatik, jendea erlijio-praktikatik pixkanaka aldentzea, haren kultura-balioa ez ezagutzea, baliabide ekonomiko eta teknikorik ez izatea…

Horrez gain, esku-hartze desegokiak egin dira, eta, batzuetan, osotasunean aldatu da, atzera bueltarik gabe.
Arriskuak ezagutuz gero, gure herentzia babestu eta haren etorkizuna bermatuko dugu.

2026ko urriaren 8tik 2027ko urtarrilaren 25era.

Ordutegia:

  • Asteartea – larunbata 10:30-13:30 / 16:00-19:00
  • Igandeak eta jaiegunak 10:30-13:30

 

 

ONDAREA MUGAN: AHAZTETIK LIBRATU ZIRANAK

Data 2027KO URTARRILAREN 24A, IGANDEA 10:30

Topagunea

Eleiz Museoa

Prezioa

Doan

Informazio eta erreserbak

94 432 01 25; [email protected]

Antolatzailea

Eleiz Museoa

Newsletter

Irakurri gure pribatasun politika informazio gehiago lortzeko. | Más información sobre nuestra política de privacidad

DBEO onartzen dut / Acepto el RGPD