Euzkadi’ko Jaurlaritzaren dokumentu-ondare galdua eta berreskuratua

Euzkadi’ko Jaurlaritzaren eratu izanaren 90. urteurrenean, egungo Eusko Jaurlaritzaren aitzindaria den erakunde hark bere jardunean pilatutako agirien funtsak jasandako gorabeherei buruzko mahai-ingurua antolatu dugu. Gogoeta interesgarri honetan sakontzeko funts berezi hau eta ondare dokumentalen gorabeherak aurrez-aurre ezagutzen dituzten hiru aditu izango ditugu gurekin: Mikel Aizpuru, Leyre Arrieta eta Iñaki Goiogana. Bertan ondoko gai ezberdinen inguruko […]
ERRESISTENTZIA NASAN: “IZARRA”REN HISTORIA ETA ZAHARBERRITZEA

Bisitan, Izarra tren-makinaren historia azalduko da. 1863koa da, eta 1965ean utzi zion zerbitzua emateari. Erretiratu ondoren, Trenbideen Bilboko Lagunen Elkarteak gorde du, eta, hala, hura txatar bihurtzea eta narriatzea saihestu du. Orobat, hura babesteko zer zaharberritze-lan egin diren zehaztuko da, eta Bilboko abiadura handiko geltoki berriaren obrak hasten direnean elkartea birkokatzeko egiten ari den kudeaketen […]
SAN FRANTZISKO IBILTOKIA

Agiantza Elkarteak 30 urte baino gehiagoko lana egin du San Frantzisko auzoan, eta San Frantzisko Ibiltokiaren edizio berri batekin dator. Ibaiondo barrutiko kultur aniztasuna ospatzeko desfilea da. Auzoko emakumeek eta haurrek jantzi tradizionalekin desfilatuko dute, eta, hala, kultura ezberdinetara hurbilduko gara, batez ere Afrikakora, ehunen aberastasunaren bitartez. Proposamen honekin, moda topaketa bihurtzen da, eta auzoa, […]
Iragana Suntsituz. Arkeologia ondarearen espoliazioa

Aurtengo Europako Ondare Jardunaldiek, aukera paregabea eskaintzen dute ondare arkeologikoari eragiten dioten arazo nagusietako bati buruz hausnartzeko: espoliazioa. Hitzaldi honetan, Ignacio Rodríguez Temiño doktoreak gai hori jorratuko du ondarearen ikerketan eta babesan duen esperientzia zabalean oinarrituta, espoliazioaren aurkako borrokaren egungo arrazoiak, ondorioak eta erronkak aztertuz, baita haren prebentziorako eta kontrolerako garatutako estrategiak ere.
Ortuella, Sestao, Barakaldo: Hiru esku-hartze industria-ondarean

Hitzaldia Ramón Garitano Garitanok eta Simón Garitano Ruiz de Azúak emango dute. Bertan, Garitano Arquitectura estudioaren hiru esku-hartze azalduko dituzte: siderita kiskaltzeko labeen birgaitzea Ortuellako erabilera anitzeko eraikinerako; urbanizazioa eta espazio lagungarriak Sestaoko 1. labe garaian, eta Euskadiko industria-ondare higigarriaren biltegi bisitagarria Lutxanan. Besteak beste, printzipio hauek azpimarratuko dituzte: lehendik dauden ondasun baliotsuak errespetatzea; eraikuntza […]
Itsasadarraren memoria industriala. Argiak eta itzalak

Bilboko itsasadarra industrializazioaren agertoki nagusia izan da Bizkaian, eta gaur egun industria-ondare garaikidea aztertzeko funtsezko gunea da. Joaquín Cárcamo Martínezek emango duen hitzaldian, azken hamarkadetan izan duen bilakaeraren eta etorkizuneko erronken azterketa kritikoa egingo da. Itsasadarrean zeharreko ibilbide sinboliko baten bidez, kontserbazio-, eraldaketa- eta galera-prozesuak aztertuko dira, arriskuan dauden elementuak zein iraunkortasun-, berreskurapen- eta balorizazio-adibide […]
Bizitza Paraleloak. Kopien memoria

Bizitza Paraleloak. La memoria de las copias izeneko formatu txikiko erakusketa antolatuko du. Artelan nagusia Hildesheimgo Kratera izango da, Valladolideko Eskultura Museo Nazionalak erakusketarako utzitako obra. Erreprodukzio galvanoplastiko horretatik abiatuta, erakusketak artekopiek galdutako ondarearen lekuko gisa eta ondare hori aztertzeko, interpretatzeko eta zabaltzeko tresna gisa duten balioaz hausnartu nahi du. Ordutegia: Asteartea-larunbata/martes-sábado: 10:00-13:30/16:00-19:00 Igandea/domingo: 10:00-14:00
Altxor paregabe baten susperraldia: Salvador Bofill-en 1743ko klabezinaren inguruan

Instrumentu batzuek ez dute soinua bakarrik ateratzen: memoria ere gordetzen dute. Juan Manuel Ibarrak, Bilboko Kontserbatorioko irakasleak, Bizkaiko ondarearen barruan paregabea den tresna bat dakarkigu: Salvador Bofill-ek 1743an sortutako klabezina. Hainbat urtez Lekeitioko Domingotarren komentuko eguneroko bizitza liturgikoaren parte izan zen, biltegi batean abandonatuta geratu zen arte. 1991n, ahanzturatik erreskatatu zuten, eta bete-betean entzun ahal […]
EUSKARIANA: DIGITALIZATUTAKO EUSKAL ONDARE BIBLIOGRAFIKOAREN ZABALKUNDEA

Sindi Barbeitok emango duen hitzaldi honek Euskariana, Euskal Kulturaren Atari Digitala, ezagutzeko gonbitea luzatzen du. Euskariana lankidetzan garatu den proiektua eta euskal ondare kulturala eskura izateko puntu bateratua da. Liburutegi digitala, biltzailea eta Europeanako agregatzailea da. Proiektuaren ezaugarriak eta funtzionaltasunak, aurki daitezkeen, eta bai eta berrerabili ere, eduki zabalak eta era askotarikoak, bilaketa-aukerak, herritarrentzat zein […]
ELIZAREN DOKUMENTU-ONDAREA: ZENTRALIZAZIOTIK BABESTU ETA ZABALTZERA

Anabella Barrosok azalduko digu nola Bizkaiko Elizaren Artxibo Historikoak 50 urteko ibilbidea egin duela jada, eta lehen parrokiako funtsak biltzeko gunea bazen ere, gaur egun elizbarrutiko artxibo-sistemaren giltzarri da. Eraldaketarako funtsezkoa izan da dokumentuen zaintza eta zabalkundea bultzatzea, bai eta euskarri-aldaketen aldeko apustua egitea ere; izan ere, horrek guztiak ahalbidetu du ondare dokumental aberatsa zaindu […]
HONDAMENDIAREN OSTEAN AURRERA EGITEA: BILBOKO UDAL ARTXIBO HISTORIKOA LEHENGORATZEA, 1983. URTEKO UHOLDEEN ONDOREN.

Felipe Pozuelok eta Roberto Aspaizuk emango duten hitzaldia. 1983ko uholde handiak 1900. urtea baino lehen Bilboko udalak sortutako eta Bidebarrietako Liburutegian zaintzen zen dokumentazioa urez eta lokatzez estali zuela kontatuko digute, Udal Artxiboa ezin izango zela inoiz gehiago kontsultatu pentsaraziz. 35 urteko lana, inbertsio handia eta Udalaren eta Foru Aldundiaren lankidetza behar izan dira. Gaur […]
GERNIKATIK BILBORA BERGARATIK PASATZEN: EUSKADIKO ARTXIBO HISTORIKOAREN GARAPENA ETA AURREIKUSPENAK

Josebe Alonsoren eskutik hitzaldia. Hasieratik, Euzkadi’ko Jaurlaritzak (1936-1979) hainbat egoitza eta lekualdaketa izan zituen, urriaren 7an Gernikan jaio zenetik erbesteratu zen arte. Gerra Zibilaren garaian sortu ziren zailtasunek, II. Mundu Gerrak eta Europako eta Amerikako hainbat herrialdetara erbesteratzeak eragin zioten eta dokumentuak sakabanatzea eta informazioa galtzea eragin zuten. Iritsi zaigunaren eta berreskuratzen jarraitzeko egin beharreko […]