Hitzaldi honetan, Ramón García de Socasa y López de Santaolallaren argazki-artxibo baliotsua deskubrituko dugu. Navajón izenez da ezaguna XX. mendearen hasieran Lanestosan bizi zen argazkilaria. Haren lanak oraindik ez da oso ezaguna, baina balio etnografiko eta artistiko handia du. Hiribilduko bizitza nolakoa zen eta zer-nolako eraldaketa izan duen jakin dezakegu hari esker. Haren begiradaren bitartez, ikusizko ondare garrantzitsu hau berreskuratu, kontserbatu eta zabaltzeko erronka ere aztertuko dugu.
