Ekintza hau Euskal Prospekzio Taldearen laguntzarekin egingo da eta bere helburua Saibi mendian gertatutako istorioaren zati bat ezagutzera ematea da.
Ekintza Letona Korta baserrian (Urkiolako Parketxearen ondoan) emango den hitzaldi txiki batekin hasiko da eta indusketa lanetan eta aurkitutako elementu batzuk erakutsiko dira.
Ondoren, tokiraino ibilbide bat egingo da eta bertatik bertara egindako lanak eta ikerketak azalduko dira.
