Agiantza Elkarteak 30 urte baino gehiagoko lana egin du San Frantzisko auzoan, eta San Frantzisko Ibiltokiaren edizio berri batekin dator. Ibaiondo barrutiko kultur aniztasuna ospatzeko desfilea da. Auzoko emakumeek eta haurrek jantzi tradizionalekin desfilatuko dute, eta, hala, kultura ezberdinetara hurbilduko gara, batez ere Afrikakora, ehunen aberastasunaren bitartez. Proposamen honekin, moda topaketa bihurtzen da, eta auzoa, berriz, onarpen eta bizikidetzarako gune.
