Somorrostroko bataila eta agertoki hondatua

III. Karlistaldian (1872–1876) Somorrostroko gudua gertatu zen (1874ko martxoa). Liskarrak Janeoko gailurretik (Muskiz) San Fuenteseraino (Abanto-Zierbena) zabaldu ziren, eta gerraintzidentziarik handieneko eremua Putxeta, Murrieta, Mantres eta San Pedro izan ziren. Somorrostroko batailaren agertokian zehar ibilbide komentatu bat egingo dugu, batailak utzitako txikizioa aztertzen dugun bitartean (Putxeta, Las Carreras, Murrieta, San Pedro eta Quintanas).
Zurezko arotzeria arkitekturan

Zurezko arotzeria gure ondare arkitektonikoaren eraikuntzaren parte garrantzitsua izan da, bai kanpoko itxurari dagokionez, begiratoki, balkoi eta leihoen bidez, bai eskaileretan eta barruko espazioetako beste elementu batzuetan. Bisita honetan, gure lurraldeko arotzeriarik garrantzitsuenetako baten ibilbidea ezagutuko dugu, eta bere lan-prozesua ezagutuko dugu, artisautzako partea eta teknologia berriak uztartuz.
Trianoko meatzaritza ospitalea

Bizkaiko meatze-ustiategien garapen handiak burdin minerala erauzten lan egin zuten milaka meatzariren eskulana behar izan zuen. 1881ean, meatzeetan gertatzen ziren gaixotasun eta lan-istripu ugarien ondorioz, jornalari horien beharrak asetzeko asmoz, Areilza medikuak zuzendutako Trianoko Meatza Ospitalea inauguratu zen Gallartako Buenos Aires muinoan. Euskal Herriko meatzaritzaren eraikin enblematikoenetako baten historia familiarekin ezagutzeko tailerra. Ezin duzu galdu! […]
“Ondare arkitektonikoa” argazki lehiaketa

Meatzaritzari zuzenean lotutako ondare arkitektonikoari balioa ematea da helburua, hala nola antzinako eraikinei, lantegiei, langileen etxebizitzei, biltegiei… eta eskualdeko meatzaritzaren bizitzaren eta garapenaren parte izan ziren beste elementu arkitektoniko batzuei. Ondare historikoa eta azpiegitura horien bilakaera nabarmenduko duten irudiak bilatzen dira, industriaarkitekturak denboran zehar lekuaren paisaia eta nortasuna nola markatu duen erakusten dutenak
DIBUJATOLRATO

Ondare arkitektonikoan oinarritutako tailer berezi batera gonbidatzen zaitugu. Dibujatolrato elkartearekin, meatzaritzarekin eta industria-ondarearekin lotutako eszenak marrazten ikasiko duzu, hala nola eraikinak, egiturak edo meatzaritzako etxebizitzak. Adin eta maila guztietarako egokia den tailer honek zure irudikapen artistikoak sortzeko aukera emango dizu, meatzaritzako arkitekturaren historia ezagutu bitartean. Aurrerago, marrazki guztiekin erakusketa bat egingo dugu. Zatoz eta gozatu […]
Peñusco-Mendiola meategiko lantegi-ukuilua

Eguna, lekua eta ordua: 2025eko urriaren 23an, 18:00etan, Meatzako Museoan. 2025eko urriaren 23an, ostegunean, Euskal Herriko Meatzaritzaren Museoak hitzaldi solasaldi bat antolatu du Peñusco-Mendiola ukuiluaren egoerari buruzko eztabaidatzeko. Eraikin hau, meatzaritzaren historioan funtsezkoa da, eta Museoak ondasun kulturala izendatzea lortu du udal ondasunen katalogoan, baina oraindik asko dago egiteko bere kontserbazioa eta babesa bermatzeko. Gozatu […]
Ipar Martxak Bide Berdetik urrian …

La asociación de desarrollo rural Enkarterrialde junto con los Ayuntamientos de Abanto Zierbena, Artzentales, Galdames, Muskiz, Sopuerta y Zierbena ha organizado por cuarto año consecutivo varios talleres de iniciación a la marcha nórdica con caminata incluida durante 2024. Tras el parón del verano y después de celebrarse con éxito las marchas nórdicas en Artzentales, Galdames, […]
BIZI DEZAGUN URRIAN SANTA LUZIA ERROMERIA!

Solasaldian erromeriaren historia izango dugu hizpide. Horretarako, argazkiak erakutsiko dira, erromeria bera birsortuko da, musika tradizionalarekin eta ekitaldiko jantziekin, taloak dastatuko dira; eta saltokiak jarriko dira ortuariak, hegaluze-enpanada eta gozoak erakusteko.
XXV. SAGARDO EGUNA

Meatzaldeko Harrigorria Dantza Taldeak antolatu ohi du jai kultural hori. Horretan, sagardoa nola egiten den erakutsiko da, benetako kirikoketa ikusteko aukera egongo da, eta kalejira, musika, dantza, umeentzakojarduerak, herri-kirolak, harri-zulatzaileak eta kontzertuak antolatuko dira; goizean zehar, nekazaritzako elikagaien artisau-erakusketa ere egongo da. Halaber, aurten ere, Euskal Herriko txoko guztietako 200tik gora musikariez gozatzeko aukera izango […]
“GEURE ONDAREA” ARGAZKI LEHIAKETA

Euskal Herriko Meatzaritzaren Museoak urrian “GEURE ONDAREA” argazki lehiaketa antolatzen du. Aurkeztutako argazkiak bizkaiko meategietako ondare inmaterialari buruz izan behar dira. Dantza, ekitaldi, jai, musikari, ohitura, etb, irudikatu behar dute. Lehiaketaren oinarriak museoko web orrialdean edo gure sare sozialetan ikusgai egongo dira. Argazkiak aurkezteko epea: urriaren 15etik, azaroaren 15era.