Bermeo 1860-1975. Arkitektura eta hirigintza

“Bermeoko Udalaren ekimen bat hiri garaikidearen osaera ezagutzeko “. Hizlaria: Gorka Pérez de la Peña Oleaga, arkitekturaren historialaria
Bermeo 1875-1975. Udal jabetzako arkitektura garaikide berezia

Ibilbide gidatua Gorka Pérez de la Peña Oleagarekin, Bermeo, 1875-1975. Arquitectura y Urbanismo” liburuaren egilearekin. Urte horietan Bermeon eraikitako eraikinik esanguratsuenak aurkeztuko dizkigu, informazio ezezagunekin eta barruko espazioak bisitatuz.
Bermeoko Batzoki eraikinean (1932-1934) DOCOMOMO plaka Jartzea

Mugimendu modernoaren arkitekturaren balioa aitortu eta gure lurraldean ikusarazteko asmoz, EHAEOren Bizkaiko ordezkaritzak urtero jartzen du DOCOMOMO PLAKA; kasu honetan, Pedro Ispizua arkitektoaren Bermeoko Batzoki eraikinari eman zaio. Ekitaldiarekin batera, arkitekto batek eraikinaren aurkezpena egingo du. Bertan, gure ondarearen elementu esanguratsu bihurtzen duten ezaugarriei buruzko informazioa emango die bertaratutakoei.
Arrantzaleen etxebizitzak

Hitzaldia Aingeru Astui Zarraga-ren eskutik Euskal kostaldeko elementu bereizgarrienen artean, arkitektura tradizionala daben arrantzaleen etxeak dagoz, itsasoari lotutako belaunaldien aterpe eta etxe izan direnak. Eraikin horreek etxebizitza hutsak baino askoz gehiago dira, barruan historia eta tradizio asko baitaude.
BERMIOKO KANTAK ETA KONTUAK

Kantu herrikoiak gure ondare immaterialaren funtsezko parte dira eta txistuaz lagunduta abestea tradizino errotuenetako bat. Gure kultura bizirik transmititzeko modu aparta. Museoak arreta jarri gura dau Bermeotarrek historian zehar, sortu eta zaindu daben herriko musika ondarean. Arrantzaleen Museoak, Kankinkabara txistu taldeagaz eta Juan A. Apraiz itsas gaietan adituaren laguntzagaz, horren barri emongo deusku.
Itsasoa, aberastasun iturria eta gatazka gunea.

Urdaibaiko naturagune ederrenetako batzuetatik igarotzen da bisitaldia, eta historian zehar izandako gatazka belikoen tematika erakargarria du ildo nagusi. Hauek dira Bermeoko eta Matxitxakoko itsasargiaren inguruetan gogora ekarriko ditugun gertaera gogoangarriak: kortsarioek, XVI. mendean, Bermeori eta Izaro uharteari egindako erasoaldi ankerrak, eta horien gainean Mundakako Santa Katalina baselizatik egindako kontakizuna; Konbentzio Gerra ahazturako prestaketak; Bermeoko alde […]
GURE ONDAREA EZAGUTZEN: ARRANTZA ATZO ETA GAUR

Arrantzaleen Museotik antolatutako “Gure ondarea ezagutzen. Arrantza atzo eta gaur” hitzaldi zikloak arrantza mundura hurbiltzeko ahalegina egiten du, arrantza munduari lotutako ondare ez-materiala gutxi landu baita. Maiatzean hasitako hitzaldi ezberdinen bidez sei galdera ohiko erantzun nahi dira: nork, zer, zerekin, zelan eta zertarako arrantzatzen da Euskal Herrian?
BERMIOKO ERRALDOIAK ONDAREA ERAIKITZEN

Urteak dira Arrantzaleen Museoa herriko erraldoien gordelekua eta etxea dela. Anton, Josefin, Lorentzo eta Mari bisitatzera etortzen dira herriko umeak aldiro. Oraingoan, Bermeoko Erraldoien Konpartsa izango dugu gurean, ohitura honen inguruko sekretu guztiak argitzeko. Antonek otzara “pipiez” beteta izaten du, baina zergatik? Istorio bitxi honi buruz egindako ikus entzunezkoa ere proiektatuko da.