Hitzaldi-zikloa: Ondare immaterialaren kontserbazio materiala

Jarduera honetan Bizkaiko ondare immaterialaren eta honen idatzizko erregistroa den euskarri materialen arteko harremanak aztertuko dira. Lau hitzaldi izango dira (astean behin), ondare horren bilduma nagusietako batzuk ezagutzera emateko, hainbat adierazpenetan: usadioak eta ohiturak, musika edo literatura. Urriaren 2a, 19:00etan. Bizkaiko tokian tokiko usadio eta ezagutzatik Euskal Herriko Atlas Etnografikora. Anton Erkoreka Barrena. Urriaren 9a, […]
HAURRENTZAKO TAILERRA: CAROLA, GARABI INDARTSUA

4 eta 12 urte bitarteko haurrei zuzendutako tailerra Carola garabia Euskalduna ontziolaren ikurra da -non 300 itsasontzi baino gehiago eraiki zituzten- eta historia, arkitektura era hiribilduaren eraldaketa irudikatzen ditu. Baina, zergatik deitzen da Carola? 4 eta 12 urte bitarteko haurrei zuzendutako tailer honetan, umeek jolasaren bidez erakusketa iraunkorra ezagutzen dute eta Itsasmuseumen zaindari eta sinboloa […]
Emakumeek sortua

Kemen Gra euskal ganbera-abesbatza gisa aurkeztu zen 2019an Bilboko Berreginen Museoan, helburu argi batekin: euskal egileen lanak, euskaraz idatziak, ahalik eta klaitaterik handienarekin kantatzea, gure kultura eta hizkuntza zabaltzeko. Bide horri jarraituz, 2022ko ekainean Emakumeen Sortua programa abiarazi zuen, emakumeek idatzitako konposizioetan oinarritutako errezitaldia, orain arte 6 euskal konpositoreren lan argitaragabeez gozatzeko aukera ematen duena. […]
ERAIN: BIZKAIKO XX. MENDEKO ERRIBERAKO AROTZERIA

Bisita gidatua eta tailer praktikoa Badakizu zer den erriberako arotzeria? Zurezko itsasontziak eskuz eraiki eta konpontzeko ogibide tradizionala gure itsas ondare immaterialaren funtsezko atala da. Gaur egun, tamalez, desagertzeko zorian dago. Jarduera hau Erainen hasten da -Itsasmuseumeko Bizkaiko XX. mendeko erriberako arotzeriaren proiektua- haren erakusketa eta tailerrera bisita gidatuarekin. Ondoren, Bizkaiko portu eta kaietan, baita […]
Bilbao poetikoa

Hiribilduko toki esanguratsuak ezagutzeko ibilbidean begiak ixteko gonbit egiten dizugu, zuretzat hautatu ditugun bertoko ahotsek errezitatuko dituzten 18 olerki paregabeak entzun ditzazun. Zatoz ibilbidearen toki bakoitzera eta sakatu play, poesiak ingura zaitzan. Gozatu! Garrantzitsua: Olerkiak entzuteko, jarri ditugun tokitik gertu egon beharko duzu. Edukietarako sarbidea Bideo honetan azalduko dizugu nola sartu ibilbideko edukietara. Edukia […]
Bertsolaritza tailerra

16 urtetik gorako publikoari zuzendutako jarduera, Euskadiko Artxibo Historikoak bertsolaritzaren bidez gordetzen, babesten eta transmititzen duenera hurbiltzeko. Bertsolariak melodia, errima eta bertsoaren neurria baloratzen ditu, eta berez abesten du gai zehatz edo libre batekin. Tailer horretan, bisita labur bat egingo da eta, dinamizatzaile baten laguntzarekin, parte-hartzaileek inprobisazio-teknika horien hastapen-eskola bat izango dute.