Andra Mariko elizpea. Durangoko bihotza

Andra Mariko elizpea Goi Erdi Arora arte hiribilduko hilerria izan zen espazioan dago, eta, ondoren, XVII. mendera arte, durangarren igaro lekua, jolas gunea eta elkargunea izan da. Herriko artxibozain ohiak, José Ángel Orobio-Urrutiak eta Oier Bizkarra arkitektoak egindako ikerketa baten ondoren egindako erakusketa da, material grafiko eta dokumentala batzen duena. Honetan, Andra Mariko elizpeak historian […]
Etxebizitza eraikin batean DOCOMOMO plaka jartzea (1971-1972)

Mugimendu modernoaren arkitekturaren balioa aitortu eta gure lurraldean ikusarazteko asmoz, EHAEOren Bizkaiko ordezkaritzak urtero jartzen du DOCOMOMO PLAKA; kasu honetan, Fernando Olabarria arkitektoaren Durangoko etxebizitza eraikin bati eman zaio. Ekitaldiarekin batera, arkitekto batek eraikinaren aurkezpena egingo du. Bertan, gure ondarearen elementu esanguratsu bihurtzen duten ezaugarriei buruzko informazioa emango die bertaratutakoei.
Iribarren enigma. Ikusten dena eta ikusten ez dena

Erdi Aroaren amaieran, Durangoko hiribilduak bere eliza, Uribarriko Santa Maria, berritzea erabaki zuen. Bizkaian bakarra zen tenplu gotiko handi bat zen, oso tipologia berezikoa. Baina XVII. mendea iritsi zen: suteek eta uholdeek larriki hondatu zuten eliza –gangak bereziki–, eta, beraz, zerbait egin beharra zegoen. Hala, eliza gotikoa “bildu” egin zuten, estilo barroko klasizistako egungo itxura […]
Durangoko elizpearen istorioak eta gatazkak

Durangoko elizpea Bizkaian dugun arkitekturaren mirarietako bat da. Bere 345 urteko historiak hainbat gertaera, pasadizo eta bataila eskaintzen ditu, gaur egun arte gainditu dituenak. Proposatzen den hitzaldia Oier Bizkarra Biritxinaga arkitektoak (Ondareko eraikinen birgaitzeetan aditua) egindako ikerketa-lanaren emaitza da. Orain dela gutxi berritu dute, beste aldiz bere bizitza osoan. Horri esker, geldialdi bat egin dezakegu […]
Ahozko Iturrietatik bertsora. Bertso-saioa

Historialariek erabiltzen duten iturri garrantzitsu bat, ahozkoa izaten da. Garrantzitsua baina aldi berean ahula, bere izaera immaterialarengatik. Ahozko iturriak mantentzeko esfortzu handia egin dute bai Durangoko 1936 Elkarteak zein Euskal Herriko Ahotsak elkarteak. Elkarte hauek batu dituzten Durangaldeko ahozko iturri horietan oinarriturik, bertso saio berezia eskainiko dugu Unai Iturriaga eta Nerea Ibarzabal bertsolariekin eta Maite […]