“Erandio” ikuskizuna

“Erandio” ikuskizuna gure herriaren historia da, dantza, musika eta kulturaren bidez transmititua. Erdi Arotik mundu garaikideraino Erandioko Andra Mari Elizaren inguruan eraiki eta hazi den herri baten bilakaera. Elizak berak kontatuko digu bere magalean gertatutakoa: familien arteko liskarrak, erromeriak, merkatua…
Bidaia bat Altzagaren iraganetik eta orainetik bere arkitekturareb bitartez

Altzagako ibarra 1860 eta 1900 artean garatu zen, orube batzuk eta antzinako zirga-bidea urbanizatu zirenean, Bilbo eta Areeta arteko egungo errepidearen ernamuina izango zena. Une horretatik aurrera industria handiak iritsi ziren, eta Erandiogoikoako landa-elizate txikia eta gune nagusia Altzagara jaitsi ziren, Erandio garaikidea sortuz. Erandioko Altzaga auzoak XX. mendetik gaur egunera arte izan duen bilakaera […]
Landa-munduko lanbide galduak

Landa-eremutik hiri- eta industria-eremurako trantsizioa oso ezaguna da, baina zeintzuk izan dira gizartea modernizatzean galtzen joan diren lanbideak? Etor zaitez ogibide ahaztu horietakoren bat edo izateko zorian dagoenen bat aurkitzera. Urriko 1etik 6era; astelehenetik ostiralera: 8:00etatik 21:00etara; igandean: 17:00etatik 20:00etara.