Horacio Echevarrietak harrera egingo dizu Punta Begoñam

Aditu ospetsuen aburuz, Horacio Etxebarrieta Estatu osoko historiako ekintzailerik garrantzitsuenetakoa izan zen. Punta Begoñatik, proiektu handiak, abenturak, negozioak, zimarkuak, garapen ekonomikoak eta gaur egunera arte iritsi diren aurrerapen sozialak pentsatu eta gauzatu zituen. Etxebarrietaren eskutik, Gorka Mínguez aktore eta zuzendari ospetsuak interpretatuta eta berregite harrigarrien laguntzaz, etorkizuna diseinatzeko erabili zituen tokiak ezagutuko ditugu.  

Portu Zaharra

Pertsona batzuentzat, arrantzaleen portu zaharra da; beste batzuentzat, aldiz, Algortako jatorrizko auzoa; askorentzat, Abrara begira dagoen balkoia; beste batzuentzat, Getxo osoa irudikatzeko erabiltzen den postal tradizionala: aisialdiko gune magikoa, arratsalde ederren lekuko… Ibilbide horretan, Algortako goialdetik Algortako kostalderaino joango gara. Getxoko aniztasunaren adibidea dugu Portu Zaharra, marinelen etxe dotorez eta kalexka estuz hornitua, begiak bete […]

Orrialdeak eta akordeak: musikaren doinupean irakurtzen

Esperientzia paregabea egin dezazun proposatuko dizugu: liburu batekin joatea eta irakurketari ekitea, zuzenean ari diren musikariek lan bakoitzaren doinura egokitzen diren piezak jotzen dituzten bitartean, espazio arkitektoniko berezi batean. Hiru aretotan, zuzeneko musika eskainiko da, bakarlari batek, bikote batek edo hirukote batek jota, eta areto horietan norbere gogara sartu ahalko da zuzeneko musikaz gozatuz irakurtzeko. […]

Areeta

Areetan, harea zena harri bihurtu zen; pinudiak etxe; errekak lekuz aldatu ziren, itsasoa lekuz aldatu zen, hondartza desagertu egin zen, basamortua bizileku bilakatu zen, eta lur idorra emankor. Ibaizabal zeharkatzeko txalupa transbordadore-zubia da gaur egun, Gizateriaren Ondarea. Zirgarien izerdia itsasontzi handien motor indartsu bihurtu da, eta Portugaleterako bide zaharra Areetako jauregi eder ugari.

Burdina eta horrek Abran izan duen garrantzia

Bisitaldi gidatua itsasontziz   Abra-Getxoko Kirol Portuan hasiko da bisitaldia, eta Burdinazko arkitekturaren adierazgarririk onena den Bizkaia Zubirantz abiatuko gara. Zubiaren beraren eta horren eraikuntzaren ezaugarriei buruzko azalpen baten ondoren, Itsasadarraren bokalea (Abra) bisitatuko da, eta burdinak Bizkaiko historian, orografian eta bizimoduetan izan duen garrantzia izango da hizpide. Bisitaldia Abra-Getxoko Kirol Portuan amaituko da, Punta […]

Areetako ibilbidea

Ibilbide honek XX. mendean Getxo merkatariak eta industrialak eragindako aldaketak erakusten ditu; lehengo Portugaleterako bide zaharra, haremunetan, zingiretan eta pinudietan galdutakoa, gaur egun etorbide zabala eta horren inguruko hiria bihurtu da; orduan erreka pasatzeko txalupa zen lekuan, Gizadiaren Ondarea den transbordadorea da gaur; sirgeren izerdiak zirenak barkuen motore sendoak dira; eta Areetako hondartza zena etxe […]

Bide Berdetik paseatzea eta Bizkaia Zubiko pasabidera bisita.

Patrimonio mundial actividades (2)

ENKARTERRIALDE-PORTUGALETE-GETXO BIDE BERDETIK PASEATZEA, EL POBALEKO BURDINOLARA BISITA ETA BIZKAIA ZUBIKO PASABIDERA BISITA   Senti ezazu Bizkaiko meatzearen historia Burdin Mendien bide berdeetan zehar paseatzen duzun bitartean. Bide horiek lehen trenbideak ziren eta bertatik mea garraiatzen zen, gaur egun, aldiz, ibiltzen edo bizikletan egiteko ibilbide bihurtu dira. Zuretzat egindako bisita gidatu baten bidez ikusi nola […]

Antzinako Errege Bidetik

  Ba al zenekien Antonio Basagoiti bitarteko izan zela Herri Lan Ministerioan Portu Zaharra eta Ereaga hondatza desagerraraziko zituen Bizkaiko herri-lanen proiektu bat geldiarazteko? Bisitaldi gidatu horren eskutik, Getxoko oinezkoentzako hiri-espazio ederrenetako eta jendetsuenetako bat ezagutuko dugu: Basagoiti etorbidea, antzinako Errege Bidea.      

Ibilbidea gure historian barrena: Erromo

Getxoko auzo bat da Erromo; mobilizazio sozialeko historia joria du bereizgarri, baita udalerriko kultur ondarean utzi duen aztarna ere. Hala bada, Erromoko kaleetatik ibiltzea denboran zehar bidaiatzea da, edonor harritzeko modukoa, gainera. Erromo sakon ezagutzeko, kalez kale ibiliko gara, auzoaren historiaz, ondareaz eta borroka sozialaz jabe gaitezen, garai bateko paduren eta hareatzen desamortizazioan sortu zenetik […]

Getxoko kostaldearen sekretuak mikroskopioaren atzean

Ibilbidea kostaldetik   Ezagutu Getxoko itsaslabarren sekretuak, inguruko geologia- eta ingurumen- ondarean murgiltzeko, kostaldetik egingo dugun ibilbidearen eskutik. Mikroskopio elektroniko baten lentearen bitartez, mundu naturalaren mikro-bitxikeria zoragarriak agerian jarriko ditugu eta esperimentu argigarriak egingo. Jakin ezazu gehiago Getxoko ondareaz, harkaitzez, floraz eta faunaz, giro hezigarri eta aberasgarri batean. Getxoko edertasun naturalaz ikasi eta gozatzeko aukera […]

Bideak konektatzen

Pertsonak izango dira proposatzen dugun ibilbide honen protagonistak. Topalekua Bizkaiko Zubia izango da, itsas pasealekutik Punta Begoñako galerietaraino. Paseoan, Getxoko ondare-paisaiaz gozatzeko aukera izango dugu, baita loturak ezartzeko eta bizipenak partekatzeko aukera ere. Amaitzeko, jolas-jarduera bat egingo dugu Loro parkean, sortutako loturak indartzeko eta komunitatean dibertitzeko une batez gozatzeko.    

Getxo, alderik alde.

Paisaia-ibilbideak. Aprobetxatu Getxoko kostaldeko paisaia ikusgarriko metro bakoitza bertoko naturan eta historian murgiltzeko, gure taldearen eskutik, Punta Galea eta Punta Begoña lotzen dituzten lau kilometro eta erdiko ibilbidearen eskutik. Bidean zehar, bertoko bide-buruetan, mugarrietan eta bidegurutzeetan geratuko gara, udalerriaren historia- eta ondare-gakoak ezagutzeko: flyscharen eraketa, historiaurreko  kokalekuak, eraikuntza militarrak, hazkunde ekonomikoaren egiturak, gerren hondarrak, negozioak, […]

Ondarea Bizkaia

Ondarearen Europako Jardunaldiak

BizkaiKOA
María Díaz de Haro, 11-1ª
48013 Bilbao

944066340

ondareabizkaia@gmail.com

Jarraitu gure sare sozialak:

Online Buletina

Irakurri gure pribatasun politika informazio gehiago lortzeko. | Más información sobre nuestra política de privacidad

DBEO onartzen dut / Acepto el RGPD