Etxaburutarren ondarea

Durangaldeko bando gerratan aurkituko dugu Etxaburu dorrearen jatorria. Ibarguen eta Zaldibar familiek eskualdeko lurren kontrola eskuratzeko lehian, leinu txikien jaiotza bultzatu zuten, eta horietako bat Etxaburukoa izan zen. Etxaburutarrak Izurtzan finkatu ziren, eskualdea Gaztelako mesetarekin lotzen zuen Urkiolako merkatal-bidean toki estrategikoa zelako. Leiendak dio, Lope de Ondino zaldunak hildako basurdearen kobazuloaren gainean altxatu zutela Etxaburutarrek euren bizilekua.
Erdi aroan jaten

Etxaburuko dorrea agertoki gisa —eta jantoki gisa— erabiliko da ondare (im)material den horretara, gastronomiara, hurbiltzeko. Zer jaten eta edaten zen eskualdean Erdi Aroan? Ohiko jakietatik preziatuenetarainoko ibilbidea egingo dugu. Eta jateko “moduengatik”: zenbat aldiz jaten zen egunean? Ba al zegoen mantelik eta ezpainzapirik garai hartan?… Eta gaia argi edukitzeko, plater eta produktu horietako batzuk dastatuko […]