Plentziako eraikin enblematikoak

Plentzia Bizkaiko kostaldeko hiribildu zaharrenetakoa da. 1236an sortu zen, eta ia zortzi mendeko historian, eraikin asko altxatu eta eraitsi dira antzinako harresien barruan: suteak, gerrak, arpilatzeak… Ibilbide gidatu honetan, Plentziako eraikin zibil eta eliz enblematikoenak ezagutuko dituzu, horien barruan sartuko zara eta ehunka urtetan izan duten erabilera ezagutuko.

Museoaren alde ezkutua

Museoa ez da soilik begiratu batean ikusten dena. Ezagutu pieza batek ibiltzen duen bidea erakusketa batera iritsi aurretik edo non ezkutatzen den Plentziaren jakintza historiko guztia. Ezagutu ondare jasangarri baterako materialak berrerabili eta aprobetxatzeko modua eta zaharberritzeko teknikak. Bisitaldi gidatuak Museoko biltegira eta Plentziako Udal Artxibategi Historikora.

Ondarea Bizkaia

Ondarearen Europako Jardunaldiak

BizkaiKOA
María Díaz de Haro, 11-1ª
48013 Bilbao

944066340

ondareabizkaia@gmail.com

Jarraitu gure sare sozialak:

Online Buletina

Irakurri gure pribatasun politika informazio gehiago lortzeko. | Más información sobre nuestra política de privacidad

DBEO onartzen dut / Acepto el RGPD