Gangen azpian: Balugako San Pedro eta Mercadilloko Santa Maria elizen eraberritzea XVIII. mendean

Jesus Muñiz Petralandak hitzaldia emango digu Sopuertako elizek XVIII. mendean izan zituzten berrikuntzei buruz hitz egiteko, eta, batez ere, duela gutxi aurkitutako 1756ko dokumentu bat jorratuko du. Bertan, Balugako San Pedro elizak urte horretan izan zituen berrikuntza guztiak aletzen dira. Eraikin horiek XVIII. mendean nola berritu ziren ulertzeko modua izango da, mende horretan Mercadilloko Santa […]

Bizkaiko eliza modernoak. San Kosme eta San Damian

XX. mendearen bigarren erdian, erlijio-arkitektura errotik aldatu zen Bizkaian. Estilo tradizionalak atzean utzi eta molde eta lengoaia arkitektoniko berriak erabiliz probatzen hasi ziren. Enkarterriko landa-ingurune batean, Bernardo I. García de la Torre arkitektoaren eskutik, arkitektura berri horren adibide bat aurkituko dugu, eta haren aurrekoarekin, Beziko eliza zaharrarekin, alderatu. Jarduerak aurrien gaia azaleratuko du, gure ondare […]

Sorpresa meatokia (1871-1972). Ezkutuko meatzaritza-ondarea

Kultura ibilbidea egingo dugu Sel auzoan eta Sorpresa meatokian. Juan Román Camposek hainbat urte daramatza Sorpresa meatokia berreskuratzen. Meatoki hori Taramona familiarena izan zen, eta gaur egun baso trinko batez estalita dago azpiegitura. Meatoki hori natura- eta ondare-elementua da; izan ere, landarediaren barrenetan, meatze-egitura ugari daude eta horiek ikusiko ditugu ia lau orduko ibilbide luzean.

Galdamestarren basabidea

Oinezko Ibilaldi Kulturala Galdamestarren basabidea Galdamesko biztanleek Barakaldoko lantegietara hurbiltzeko egunero erabilitako bidea izan zen. Oraingoan bidea El Regaton (Barakaldo) hasiko da, antzinako bideak eta basabideak igaroz Barakaldo, Güeñes, Galdames eta Zalla zeharkatuko ditu, Enkarterrietako Museora helduz (Sopuerta). Barakaldoko elizatea Abellanedako Batzar Etxearekin (egun Enkarterrietako Museoa) lotzeak honek Enkarterriko Eskualdearekin izandako lotura gogorarazteko aukera ematen […]

Musikatik sineskeriara. Zallako sorginak eta erritoak

Solasaldia + oinezko ibilbide gidatua Museoak azken urteetan berreskuratutako zenbait musika tradizioak ezagutuz hasiko dugu ekintza. Ondoren San Pedro de Zarikete (Zalla) baselizara abiatuko gara, bertan eraikinaren historian murgilduko gara eta sorginkeriak desegiteko tradizioa ezagutuko dugu. Ibilibidearekin jarraituz Aretxaga auzora hurbilduko gara, Lucía de Aretxaga sorginaren  kondairarekin lotutako basezila kokatzen zen gunera. Aurrera jarraituko dugu […]

Musikatik elezaharretara. “Otxaraneko indartsuaren kondaira” (Zalla)

Solasaldia + oinezko ibilbide gidatua Museoak azken urteetan berreskuratutako zenbait musika tradizioak ezagutuz hasiko dugu ekintza. Ondoren mahasti artean paseatuz Otxaran (Zalla) auzoraino helduko gara. Bertan baserriz baserri “Otxaraneko indartsua” bezala ezagututako Manuel de Ahedo y Retola-ren inguruan bildutako  istorio ezberdinak ezagutara emango ditugu.  Museoak bildutako istorio hauek Antonio de Truebak jasotako ahozko tradizioaren parte […]

Ondarea Bizkaia

Ondarearen Europako Jardunaldiak

BizkaiKOA
María Díaz de Haro, 11-1ª
48013 Bilbao

944066340

ondareabizkaia@gmail.com

Jarraitu gure sare sozialak:

Online Buletina

Irakurri gure pribatasun politika informazio gehiago lortzeko. | Más información sobre nuestra política de privacidad

DBEO onartzen dut / Acepto el RGPD