Ondarearen Europako Jardunaldiak Bizkaian
Esparru gaia eta helburuak ezagutu: “Bide, sare eta loturen ondarea”
23 urte parte-hartzen. Ezagutu zer egin dugun
2024ko jarduera guztiak
Ezagutu nola parte hartu Bizkaiko OEJetan
Inspirazioa behar izatekotan, hemen hainbat adibide aurkitu ditzakezu
Zure OEJ proposamena aurkezteko fitxa bete eta bidali
Dakizunez, Ondarearen Europako Jardunaldiek urte bakoitzean gai berezi bat jorratzen dute. Gai hau Europa mailan erabaki eta parte-hartzaileen lurralde bakoitzean aurrera eramaten da.
Bizkaian 23 urte daramatzagu parte hartzen.
Programaren antolakuntzan parte hartzen dutenen gogobetetasun-maila oso altua da.
Udalerrira ikusle berriak erakartzen ditu.
Proiektuak sare bateko partaide direnez, sinergiak sortzen dira partaideen artean eta komunikazioa jende gehiagorengana iristen da.
Formatu, ideia eta esperientzia berriak partekatzen dira antolatzaile-sarearen artean.
Udalak
Erakunde ofizialak
Museoak, artxiboak, liburutegiak, elkargo profesionalak, etab.
Sareak eta empresak
Elkarteak eta gizarte erakundeak
Kultura eta auzo elkarteak
Ekimen propioak dituzten pertsonak
Udal bateko lan-taldeko kide bazara (programatzailea, arduraduna, kudeatzailea) eta OEJetan parte hartzen duzun lehen aldia bada, Aldundiko koordinazio-taldearekin harremanetan jarri zaitezke beharrezkoak diren jarraibideak ezagutzeko. Baita sareko kide den zure inguruko udal batera edo ekimenean urtero parte hartzen duen elkarte, museo eta erakunde batetara jo dezakezu.
Jarduera kultura edo auzo elkarte batek edo edozein kolektibok proposatu dezake, baita banakakoek ere. Horrela bada ere, koordinazio taldearekin edo lehen aipatutako eragileekin harremanetan jartzea iradokitzen da.
Talde koordinatzaileak topaketa desberdinak gauzatuko ditu, informazioa zabaltzeko, iritziak trukatzeko eta parte hartzera animatzeko asmoz. Hauetan zer aurkeztu nahi den, nola eta nori zuzendu jarduera: haurrak, familiak, helduen taldeak, herriko bizilagunak edo noizbehinkako bisitariak, besteak beste jorratuko da.
Behin programa diseinatuta, garrantzitsua da katalogoan iragartzen den beharrezko informazioa bidaltzea: data, ordutegia, topalekua, irisgarritasuna, etab.
Batasunean dago indarra! Askotan, elkarte/agente edo beste udalerri batekin elkartzea oso lagungarria izan daiteke hasierako proiektu bat aurrera eramateko orduan.
Formatua garrantzitsua da. Ekintzaren gaiarekin batera, jendea gehien erakartzen duena da.
Ondarea modu askotara konta daiteke!!!!
Hasteko inguruko kolektibo, elkarte edo erakunde sozial eta kulturalak ezagutu eta identifikatu.
Norekin lan egin nahiko zenuke? Aukeratu interesak, ikuspegiak, motibazioa edo erronkak konpartitzen dituzun hurbileko kolektibo bat. Jarri berarekin harremanetan eta elkarrekin lan egitea proposatu.
Lehenengo topaketa hau gai interesgarri baten inguruan ezagutzak eta beharrak trukatzeko baita ikuspegi desberdinak partekatzeko baliagarria izango da.
Gomendagarria da ahal den heinean, hainbat arlotako profesionalekin talde bat osatzea: ondarearen esparrukoak, kultura-bitartekaritzakoak, bolondresak.
Lantalde inklusibo honen osaketak proposamenak aberasgarriagoak eta sortzaileagoak izatea egingo ditu, gainera, prozesua bera elkarrizketarako, ikaskuntzarako eta elkar- sorkuntzarako aukera bat izango da.
Goian aipatutako lantalde horrek ondare baliabide bat aukeratu eta gero, urriko kanpainan baliabide hori ezagutzera emateko baliogarriak izango diren edukiak, metodologiak eta formatuak landu: hitzaldiak, bisita gidatuak, solasaldia, erakusketak, ikus-entzunezkoak, etab.
OEJetarako egingo den hedapen-katalogorako behar den informazioa bidali. Katalogo hau paperean eta online bidez argitaratuko da. Gogoratu zure ekintzari izenburu erakargarri bat ematen eta osatu fitxa beharrezko datuekin: eguna eta ordua, harremanetarako helbide elektronikoa/telefono zenbakia, erakundea/kolektibo antolatzailea, ekintzaren deskribapen labur bat eta jarduera adierazten duen irudi bat.