Ipar Martxak Bide Berdetik urrian …

La asociación de desarrollo rural Enkarterrialde junto con los Ayuntamientos de Abanto Zierbena, Artzentales, Galdames, Muskiz, Sopuerta y Zierbena ha organizado por cuarto año consecutivo varios talleres de iniciación a la marcha nórdica con caminata incluida durante 2024. Tras el parón del verano y después de celebrarse con éxito las marchas nórdicas en Artzentales, Galdames, […]

“Bide berriak” argazki lehiaketa.

Euskal Herriko Meatzaritzaren Museoak “Bide berriak” argazki-lehiaketaren deialdia egingo du urrian. Lehiaketa honetan, Bizkaiko meatze-arroko meatzaritzaren inguruan sortu ziren bide berriei, lanera joateko ibilbideei, trenbideei, plano inklinatuei, meategietara, ospitalera… joateko bideei, lotura berriei eta meatzaritza ardatz duten ibilbide berriei buruzko argazkiak aurkeztuko dira. Lehiaketaren oinarriak museoaren webgunean edo sare sozialetan kontsulta daitezke. Argazkiak aurkezteko epea: […]

“¡Por Putxeta arriba van …!”

Ibilaldi iruzkindun bat proposatuko dugu, historiaz beteriko ibilbilde benakeroa, hots, burdin zaina garraiatzekoa, ezagutzeko. Salazartarrak jabetu ziren bide hartaz, handik igarotzeko eskubidea berenganatzeko asmoz. Baina Somorrostroko herritarrak herri-basoen alde agertu ziren eta, ondorioz, berrehun urte inguruko auzia sortu zen.Ibilaldia Muskizko Renfe geltokian hasiko dugu, Muñatones Gaztelutik eta Salazartarren garai bateko San Martin portu benakerotik gertu. […]

“Meatzaldea ezagutuz” pista jokua.

Euskal Herriko Meatzaritzaren Museoak pista-joko bat antolatu du familientzat, bertoko meatzaritzaren iraganaren alderik esanguratsuenak jolas-giroan ezagut ditzaten. Familientzako jarduera dibertigarria, iragan hurbilean meatzaritza-jarduera handia izandako kokalekuan egingo dena, inguru menditsu batean.  

BIZI DEZAGUN URRIAN SANTA LUZIA ERROMERIA!

Solasaldian erromeriaren historia izango dugu hizpide. Horretarako, argazkiak erakutsiko dira, erromeria bera birsortuko da, musika tradizionalarekin eta ekitaldiko jantziekin, taloak dastatuko dira; eta saltokiak jarriko dira ortuariak, hegaluze-enpanada eta gozoak erakusteko.

XXV. SAGARDO EGUNA

Meatzaldeko Harrigorria Dantza Taldeak antolatu ohi du jai kultural hori. Horretan, sagardoa nola egiten den erakutsiko da, benetako kirikoketa ikusteko aukera egongo da, eta kalejira, musika, dantza, umeentzakojarduerak, herri-kirolak, harri-zulatzaileak eta kontzertuak antolatuko dira; goizean zehar, nekazaritzako elikagaien artisau-erakusketa ere egongo da. Halaber, aurten ere, Euskal Herriko txoko guztietako 200tik gora musikariez gozatzeko aukera izango […]

“GEURE ONDAREA” ARGAZKI LEHIAKETA

Euskal Herriko Meatzaritzaren Museoak urrian “GEURE ONDAREA” argazki lehiaketa antolatzen du. Aurkeztutako argazkiak bizkaiko meategietako ondare inmaterialari buruz izan behar dira. Dantza, ekitaldi, jai, musikari, ohitura, etb, irudikatu behar dute. Lehiaketaren oinarriak museoko web orrialdean edo gure sare sozialetan ikusgai egongo dira. Argazkiak aurkezteko epea: urriaren 15etik, azaroaren 15era.