Gorbeia, elurra abuztuan, elurtegitik garrafara.

Hizketaldia eta erakustaldia, Felix Mugurutzaren eskutik   Elurra eta hori Gorbeiako elurtegien bitartez ekonomikoki ustiatzeko jarduera, ogibide eta diru-iturri izan ziren mendigunearen inguruko haran guztietan, XX. mendearen hasierara arte. Elurraren erabileretako bat guztiz ludikoa izan zen, garrafen bidez (garai bateko izozkigileak / txakolin izotz-edarigileak); izan ere, XIX. mendeko Bizkaiko erromerietan ezin ziren falta. Hala, elurtegiez […]

Arantzazu: ardoa, mahastiak eta txakolina.

Pasealdia eta hizketaldia, Juanjo Hidalgoren eskutik   Historikoki, ardoak nahiz sagardoak zeregin nabarmena izan dute gure jaietan eta erromerietan. Mahatsondoaren laborantza tradizionalak, edariak ekoitzi, garraiatu eta biltegiratzea eta edateak material etnografiko joriak utzi dizkigute. Juanjo Hidalgo haietaz arituko zaigu, herritik ibiltzen garen bitartean, eta, posible bada, garai bateko mahastizaintzarekin loturiko tokiak bisitatuko ditugu.     […]