Anbotoko Mariren altzoan
Bazenbehingo Arrazola, Martzaako jauntxoaren agintepean, Frailiaren araupean eta Anbotoko Mariren adurpean bizi zen. Udalatxeko burdinaren sukarra biziberritu zenean egin zen Arrazolarako trenbidea, burdin-harria Bilbora garraiatzeko. Trenbidean zehar ibilbide bat egingo dugu paisaia magikoz inguratuta eta Eguzkiren kontakizunekin gozatuko dugu ametsezko zazpi geltokitan. Tope tabernan bukatuko dugu ibilbidea gaztaina batzuk jaten.