Gure animalien bide bitxi batzuk

Gauza jakina da animalia espezie askok milaka kilometro egiten dituztela janaria bilatzeko, batzuek bizirik irauteko eta beste batzuek ugaltzeko. Hala ere, bidaiarik interesgarriena urruneko kontinenteetatik (Australia, Ameriketako Estatu Batuak, Hego Amerika, Asia eta baita Saharako harea urrunetatik ere) etorritako 46.500 animalia, landare, hondo, mineral eta fosil baino gehiagok egindakoa da, eta guztiak Hontza Museoaren bilduman […]

Harrobiak, bidea eta bentak

Urkiolako bidea betidanik izan da Bizkaiko ate bat, eta Mañaria bide horretan eraiki eta bizi egin zen, guk ezagutzen dugun moduan deitzen denetik, eta lehenago ere, gure kondairetan agertzen ez diren denbora haietan. Bizitza inguru hauetan lurra, harria eta ura izan da. Mañariko Arrueta auzoa ezagutuko dugu, bertako baserriak aztertuko ditugu, noizkoak diren, zergatik sortu […]

Errose Bustintza, Mañariko larrosa, herriko boza

Ipuinak, olerkiak, kantak… guztiak maite zituen eta, ipuingintzan nabarmendu bazen ere, poesiaz gainezka dago bere prosa eta ahozkotasunaren musikalidadiaren lorratza dakar berban berban. Osaba Kirikiñoren itzalpetik argira aterako dugu eta bere ipuinen haritik boza eman: Mañariko kultur etxean kontatuz, kantatuz eta txokolate beroarekin barrenak gozatuz.

Euskal Herriko sinesmenak

Bisita gidatua landare eta animalia sinesmenak landu eta horien erabilerak ezagutzeko. Euskal Herriko zenbait lekutan, antzinako ohiturei loturiko landare eta animalia sinesmen ugari daude, baina, ezagutzen al ditugu kulturaren parte diren tradizio horiek? Iraganean euskaldunek zenbait landare eta animali sakratutzat hartu zituzten eta horien berezitasun eta erabilera ugarik gaur egunera arte iraun dute bizirik. Naturako […]