Muruetako ondare industriala ezagutzen
Historiak dioenez, Riotintok lehergai planta bat zuen Galdakaon, eta Muruetako portua erabiltzen zuen Kantauri isurialdean lehergaiak itsasoz garraiatzeko. Murueta zen material lehergarria gabarraz Arketasera (Arteaga) eramateko abiapuntua, eta hortik, kabotaje handiko itsasontzietan, Santanderreko portura iristen zen. Ezin konta ahala izan ziren arriskuak… Zalantzarik gabe, urteetan izan duen garrantzia eta izan duen erabilera aintzat hartzekoa da. […]