Portugalete, bidegurutzea lurrez, itsasoz eta airez

Bisitaldian parte hartuko dutenek bide- eta sare-lotune gisa ezagutuko dute Portugaleteko hiribildua, hainbat mailatan: historikoa, Done Jakue Bideari  eta Alde Zaharrari dagokienez; komertziala, artile-ibilbideari eta baserritarren azokari dagokienez, eta marinela, Portugaleteko Portuari, itsasaldiei eta industriari dagokienez. Esperientzia sentsorial inklusiboa izango da bisitaldia (begiratu eta gogoratzeko, begiak itxita); izan ere, MTii Mapen plataforma erabiliko da eta […]

Bide Berdetik paseatzea eta Bizkaia Zubiko pasabidera bisita.

Patrimonio mundial actividades (2)

ENKARTERRIALDE-PORTUGALETE-GETXO BIDE BERDETIK PASEATZEA, EL POBALEKO BURDINOLARA BISITA ETA BIZKAIA ZUBIKO PASABIDERA BISITA   Senti ezazu Bizkaiko meatzearen historia Burdin Mendien bide berdeetan zehar paseatzen duzun bitartean. Bide horiek lehen trenbideak ziren eta bertatik mea garraiatzen zen, gaur egun, aldiz, ibiltzen edo bizikletan egiteko ibilbide bihurtu dira. Zuretzat egindako bisita gidatu baten bidez ikusi nola […]

Arkeologia esperimentaleko tailerra. Portugaleteko “el Escurial” haizeola berregitea, erdi aroko burdingintza tailerra.

  Zatoz Erdi Aroko eta Antzinatasuneko Bizkaiko haizeoletan egindako lan-baldintzak eta prozesu osoa erreproduzitzen saiatzea helburu duen esperimentu zientifiko honetara. Ezagutza tekniko galdua da hauxe, 2000 urte inguruz burdina eskuz “urtzeko” erabilia (XIII. mendean burdinola hidraulikoak iritsi ziren arte) eta arkeologook gure lurraldean hainbat aztarnategitan dokumentatu ahal izan duguna. Antzinako burdinari buruzko gure ikerketa programak, […]

TRANSBORDADORE ZUBIEN NAZIOARTEKO POESIA JAIALDIA

Bizkaia Zubiaren 130. urteurrena ospatzeko, Ondarearen Europako Jardunaldien esparruan, Transbordadore Zubien I. Nazioarteko Poesia Jaialdia antolatuko da, MALALETRA eta ACUMAR elkarteekin elkarlanean. Gertaera gogoangarri hori ospatzeko, Bizkaia Zubiari eta Bilboko Itsasadarrari buruzko poema argitarabeen Un puente de Poesía antologia aurkeztuko da. Urriaren 6an: idazle batzuen liburuak aurkeztuko dira eta haurrentzako poesia-gunea antolatuko da, hainbat ikastetxetako […]

GURE NORTASUN JARRILLEROAREN BIRPASA GURE ONDARE IMMATERIALAREN BITARTEZ

Ibilbidea Hiribilduko kaleetan barrena, bisitariek, bertoko toki estrategikoetan, Portugaleterekin loturiko jardunbideak, ezagutzak eta trebetasunak ezagut ditzaten, horiek guztiak iraunarazi, zaindu eta zabaltzeko, hala nola jaiak (Giako Andra Mariaren jaiak, San Roke jaiak) eta herriko abestiak (diana, sardina-ehorzketa), eta hauen zergatia jakiteko: jarrillero izena, tximinoen parkea, barrako pilotuak, elkargunea…