Eguzkiak, pixkanaka, bere bizitasuna berreskuratu du, lurrari bere esentzia, bere botere telurikoa eta bere energia indargarria emanez, natura bere neguko lozorrotik esnatu dadin: argiaren garaipena da itzalen gainean.
Aitor Ventureirak (Hojarasca Elkartea) gidatutako ibilbide honen bidez, urte sasoi honekin zerikusia duten euskal errituak ezagutuko ditugu. Bolueko hezegunetik paseatuko gara, eta hainbat zuhaitz-espezieren presentzia aprobetxatuko dugu. Haren itzalean, negu bukaerako errito, sinesmen, tradizio eta mitologia zahar hauek aletuko ditugu.
Jarduera 10:30ean hasiko da Ingurumen Aretoan, eta 13:30ean amaituko da Bolueko hezegunean. Beharrezkoa da aldez aurretik izena ematea eta Ingurumen Aretoko baieztapena jasotzea.
Inauterietako eta neguko amaierako errituak zuhaitzen bitartez
Eguna
- 2025 Otsailak 23
- 10:30 am
TOPAGUNEA
Ekintzaren hizkuntza
INFORMAZIO ETA ERRESERBAK
ANTOLATZAILEA