Inauterietako eta neguko amaierako errituak zuhaitzen bitartez

Eguzkiak, pixkanaka, bere bizitasuna berreskuratu du, lurrari bere esentzia, bere botere telurikoa eta bere energia indargarria emanez, natura bere neguko lozorrotik esnatu dadin: argiaren garaipena da itzalen gainean. Aitor Ventureirak (Hojarasca Elkartea) gidatutako ibilbide honen bidez, urte sasoi honekin zerikusia duten euskal errituak ezagutuko ditugu. Bolueko hezegunetik paseatuko gara, eta hainbat zuhaitz-espezieren presentzia aprobetxatuko dugu. […]

Bolue Hezegunean zeharreko ibilbide gidatua.

Adin guztiei zuzendutatako ibilbidea da (10 urtetik aurrera) eta Ingurumen Aretoko hezitzaileetako batek gidatuta. Gutxi gorabehera 2 ordu eta erdian, kontserbazio-egoerarekin, biodibertsitatearekin eta gune horren kudeaketarekin lotutako hainbat alderdi aztertuko dira. Jarduera 10:30ean hasiko da Ingurumen Aretoan. Bertan, inguruko hegaztien argazkiak, Bolue aldeko argazki zaharrak eta foto-tranpeo bidez harrapatutako faunaren irudiak ikusi ahal izango dira. […]

Bisita gidatuak Punta Begoñan.

“Milioika urteko historia”   Murgildu zaitez Punta Begoñako milioika urteko historian gure gidari taldearen eskutik. Gozatu Bizkaiko kostaldeko paisaiaz, kokagune estrategiko eta ikuspegi paregabe batetik. Eta ezagutu denborak monumentu honen hormen gainean utzitako aztarnen kontakizun harrigarria.   Oharra: Ostirala, larunbata eta igandeeta eta jai egunetan. Webgunean datak eta orduak kontsultatu.  

Bisita antzeztuak Punta Begoñan.

“Horacio Echevarrietak Punta Begoñara ematen dizu ongietorria” Parte hartu pertsonaia errepikaezin baten abenturak, azpijokoak, negozioak eta ondarea birsortuko dituzten bisitetan. Horacio Echevarrieta Estatuko historiako enpresaririk garrantzitsuena eta Europako garrantzitsuenetako bat da, Iberdrola, Iberia, Cementos Portland, ontziolak, ontzi-enpresa garrantzitsuak, meatzaritzako negozioak edo petrolio-prospekzioak sortu zituena. Madrilgo Kale Nagusia eta Bilboko Zabalgunearen zati bat urbanizatu zituen, Bartzelonako Metroaren […]

Paisaia-ibilbideak. “Getxo, Puntatik Puntara.”

“Ibilaldi bat denboran zehar, Getxoko gako historikoak ezagutzeko” Aprobetxatu Getxoko kostaldeko paisaia ikusgarriko metro bakoitza bere naturan eta historian murgiltzeko, Punta Galea eta Punta Begoña lotzen dituzten lau kilometro eta erdiko ibilbidea eginez, gure taldearen eskutik. Bidean zehar, udalerriaren gako historikoak ezagutuko ditugu: flyscharen eraketa, historiaurreko asentamenduak, eraikuntza militarrak, hazkunde ekonomikoaren egiturak, gerren hondarrak, negozioak, […]

Burdina eta horrek Abran izan duen garrantzia

Bisitaldi gidatua itsasontziz   Abra-Getxoko Kirol Portuan hasiko da bisitaldia, eta Burdinazko arkitekturaren adierazgarririk onena den Bizkaia Zubirantz abiatuko gara. Zubiaren beraren eta horren eraikuntzaren ezaugarriei buruzko azalpen baten ondoren, Itsasadarraren bokalea (Abra) bisitatuko da, eta burdinak Bizkaiko historian, orografian eta bizimoduetan izan duen garrantzia izango da hizpide. Bisitaldia Abra-Getxoko Kirol Portuan amaituko da, Punta […]

Areetako ibilbidea

Ibilbide honek XX. mendean Getxo merkatariak eta industrialak eragindako aldaketak erakusten ditu; lehengo Portugaleterako bide zaharra, haremunetan, zingiretan eta pinudietan galdutakoa, gaur egun etorbide zabala eta horren inguruko hiria bihurtu da; orduan erreka pasatzeko txalupa zen lekuan, Gizadiaren Ondarea den transbordadorea da gaur; sirgeren izerdiak zirenak barkuen motore sendoak dira; eta Areetako hondartza zena etxe […]

Bide Berdetik paseatzea eta Bizkaia Zubiko pasabidera bisita.

Patrimonio mundial actividades (2)

ENKARTERRIALDE-PORTUGALETE-GETXO BIDE BERDETIK PASEATZEA, EL POBALEKO BURDINOLARA BISITA ETA BIZKAIA ZUBIKO PASABIDERA BISITA   Senti ezazu Bizkaiko meatzearen historia Burdin Mendien bide berdeetan zehar paseatzen duzun bitartean. Bide horiek lehen trenbideak ziren eta bertatik mea garraiatzen zen, gaur egun, aldiz, ibiltzen edo bizikletan egiteko ibilbide bihurtu dira. Zuretzat egindako bisita gidatu baten bidez ikusi nola […]

Punta Begoña zuzenean

Zuzeneko elkarrizketen irratsaioa   Zuzeneko elkarrizketen irratsaioa, ibilbide historikoei, berreskuratutako bideei, asmatutako sareei eta iraganeko, oraingo eta geroko bidaiei buruz. Zatoz galerietara, eta bertaratu, ikusle-entzule gisa, ostiralero areto ikusgarri batean antolatuko ditugun elkarrizketen irratsaioetara. Bilboko itsas ateko kokaleku estrategiko horretatik, bideak ibiliko ditugu, sareak ehunduko ditugu eta Getxo eta Bizkaia Europarekin eta munduarekin lotzen dituzten […]

Antzinako Errege Bidetik

  Ba al zenekien Antonio Basagoiti bitarteko izan zela Herri Lan Ministerioan Portu Zaharra eta Ereaga hondatza desagerraraziko zituen Bizkaiko herri-lanen proiektu bat geldiarazteko? Bisitaldi gidatu horren eskutik, Getxoko oinezkoentzako hiri-espazio ederrenetako eta jendetsuenetako bat ezagutuko dugu: Basagoiti etorbidea, antzinako Errege Bidea.      

Ibilbidea gure historian barrena: Erromo

Getxoko auzo bat da Erromo; mobilizazio sozialeko historia joria du bereizgarri, baita udalerriko kultur ondarean utzi duen aztarna ere. Hala bada, Erromoko kaleetatik ibiltzea denboran zehar bidaiatzea da, edonor harritzeko modukoa, gainera. Erromo sakon ezagutzeko, kalez kale ibiliko gara, auzoaren historiaz, ondareaz eta borroka sozialaz jabe gaitezen, garai bateko paduren eta hareatzen desamortizazioan sortu zenetik […]

Getxoko kostaldearen sekretuak mikroskopioaren atzean

Ibilbidea kostaldetik   Ezagutu Getxoko itsaslabarren sekretuak, inguruko geologia- eta ingurumen- ondarean murgiltzeko, kostaldetik egingo dugun ibilbidearen eskutik. Mikroskopio elektroniko baten lentearen bitartez, mundu naturalaren mikro-bitxikeria zoragarriak agerian jarriko ditugu eta esperimentu argigarriak egingo. Jakin ezazu gehiago Getxoko ondareaz, harkaitzez, floraz eta faunaz, giro hezigarri eta aberasgarri batean. Getxoko edertasun naturalaz ikasi eta gozatzeko aukera […]