Bizkaiak “Gida Bira, gure museoak bertsotan” ekimenarekin ospatuko du Euskararen Eguna. Ekimenak Bizkaiko Foru Jauregia, foru museo eta aretoetako ondarea eta bertsogintza batuko ditu, bisitariei esperientzia kultural berezi eta erakargarri bat eskaintzeko helburuarekin.
Ondare Aretoa: abenduaren 3an, 18:00etan. Maite Sarasola eta Eneko Abasolo Abarkas bertsolariek bisita gidatuko dute; hain zuzen ere, “Kameratik Orratzera. De la cámara a la aguja” erakusketa izango dute hizpide.
Bisita gidatuan parte hartzeko izena eman beharko da ezinbestez aretoan:
94 406 77 37, ondare.aretoa@bizkaia.eus
