
Durangoko Turismo Bulegoak, Gerediaga Elkartearekin batera, doako bisita gidatuak prestatu ditu ekainetik irailera.
Hauek dira bisiten datak eta ibilbideak:
– Ekainak 1, igandea: DURANGO ZURI BELTZEAN. Betaurreko estereoskopikoak erabilita Durangoko jasan dituen aldaketak ikusiko ditugu, zelan eta zergatik galderei erantzunez.
– Ekainak7, larunbata: ESKULTURA PUBLIKOA. Bisita gidatua berria, Durangoko eskultura publikoaren ezaugarriak, funtzioak eta garrantzia ezagutarazteko.
– Ekainak 8, igandea: DURANGO HISTORIAN ZEHAR. Durangoko alde zaharra herrigune historiko-multzoa izendatu zuten 1997ko urtarrilaren 14an. Bisita honen bitartez historian atzera egingo dugu garai ezberdinak ezagutzeko.
– Ekainak 21, larunbata: ESKULTURA PUBLIKOA. Bisita gidatua berria, Durangoko eskultura publikoaren ezaugarriak, funtzioak eta garrantzia ezagutarazteko.
– Uztailak 5, larunbata: DURANGO ZURI BELTZEAN. Betaurreko estereoskopikoak erabilita Durangoko jasan dituen aldaketak ikusiko ditugu, zelan eta zergatik galderei erantzunez.
– Uztailak 19, larunbata: HERIOTZAREN KULTURA. Bisita honekin Euskal Herriko errituak eta ohiturak ezagutuko ditugu heriotzaren kulturari dagokionez. Durangoko hilerria eta Tabirako San Pedro elizaren barrualdea bisitatuko ditugu.
– Uztailak 20, igandea: ARKITEKTURA ZIBILA. Bisita honen bidez, Durangoko biztanleen bizimodua eta ohiturak ezagutzeko aukera izango dugu.
– Irailak 13, larunbata: ESKULTURA PUBLIKOA. Bisita gidatua berria, Durangoko eskultura publikoaren ezaugarriak, funtzioak eta garrantzia ezagutarazteko.
– Irailak 20, larunbata: DURANGO HISTORIAN ZEHAR. Durangoko alde zaharra herrigune historiko-multzoa izendatu zuten 1997ko urtarrilaren 14an. Bisita honen bitartez historian atzera egingo dugu garai ezberdinak ezagutzeko.
Ibilbide guztiak euskaraz zein gazteleraz egin daitezke.
Parte hartzeko izena eman behar da Turismo Bulegoan (Kurutziaga, 38), 94 603 39 38 telefonora deituta edo turismo@durango.eus helbidera mezua bidalita.
Bisita gidatuak Durangon
Date
- 2025 Ekainak 01 - 2025 Irailak 20
- Hasi da
- 8:00 am
Ekintzaren hizkuntza