Bisitaldi gidatua, Iñaki Libanoren eskutik

 

Munarrikolanda gailurreriak (Sopela) Neolitoko – Kalkolitoko megalitismo ondare garrantzitsua du. Ibilbidea gailur-lerro horretatik igaroko da, gailur horiek, orain dela 5000-6000 urtetik, toki sakratu eta lurralde-mugarri gisa erabiltzen zirelako. Hala, garai hartan hileta-ohiturak egiteko erabiltzen zen ibilbide bera egingo dugu, alderdi hauetan arreta jarrita: nola dauden eginda; nola iraunarazi diren, ingurune- eta hirigintza-aldaketak gorabehera; zein kalte izan duten, eta ondare-toki horiek nola zaindu behar diren etorkizunerako. Gailurreriako tokirik garaienetik, Sahierrikolanda, Sopelamendi eta Landaluzeko (Sopela) kokaleku neolitikikoak (orain dela 6000 urtekoak) ikusi ahal izango ditugu. Era berean, arkeologia esperimentalaren bidez egindako aro hartako tresnak erakutsiko ditugu.

 

 

 

 

 

Tags: Sopela
Ekintza mota

Neolitoko Munarrikolandako bide sakratuak

Eguna

2024 Urriak 19
10:30 am

TOPAGUNEA

Larrabasterrako Turismo Bulegoa.

Ekintzaren hizkuntza

Gaztelera

INFORMAZIO ETA ERRESERBAK

Sopelako Turismo Bulegoa Erreserba ezinbestekoa turismo@sopela.eus

ANTOLATZAILEA

Sopela Turismo

HURRENGO ERREPIKAPENAK