
Andabidea, bide soil bat baino gehiago
Artaun auzoko lehenagoko andabidean zehar ibilaldi gidatu bat eginaz, bide hauek zeukaten funtzio soziala balioan jartzea da jardueraren xedea. Izan ere, lehenago, gorpua andetan, eta sorbalda gainean, eramaten zen etxetik elizaraino bide jakin eta aldaezin bat eginaz. Diman, bide hauei, andabideak deitu izan zaie eta irekiak izaten ziren.
Bidea itxita egon eta alboko lurretatik pasatzen bazen gorpua eta hileta-segizioa, zorbidea sortzen zen. Horregatik, halakorik ez gertatzeko, ardura handia izaten zuten auzokideek andabideak auzolanean garbi mantentzeko.
- Erreserbak Ondarearen webgunean: Bai
-
Informazioa eta erreserbak:
Dimako Udala - T. 94 631 57 25
-
Topagunea:
Artaungo plazan
- Antolatzailea: Dimako Udala, Antzasti Euskaldunon Etxea y Txumuluxueta kultur elkartea
