
Arkitekturaren hari-muturrak
Berrizko San Joan Ebanjelariaren Eliza eta arte-fluxua Durangaldean
Nola heldu ziren garaian puntakoak ziren tendentzia artistiko europearrak Berrizera? Zer nolako prozesuak eman ziren, maila lokalean zein “globalean”, Durangaldean korronte errenazentisten ispilu argia bihurtuko zen arkitektura adibide hau posible egingo zutenak? Zeintzuk dira San Joan Ebanjelariaren elizan lotzen diren hari-muturrak? XVI. mendetik hasi eta gaur egunera arteko ibilbide kronologikoa egingo dugu San Joan Ebanjelariaren Elizatik barrena, eraikuntza bera Aro Modernoaren aldaketa-testuinguru ekonomiko eta sozialean kokatuz. Era berean, garaiko arte-merkatuak eta estiloen fluxuak Berrizko parrokiaren eraikuntzan izandako eragina aztertuko dugu, garaiko elite intelektual eta ekonomikoaren gustu estetikoa ulertzeko. Eta ez hori bakarrik. Berrizko parrokiaren eraikuntza prozesuaren azterketak antzinako Berriztarrek, atzerritik heldutako kanon arkitektonikoen aurrean, herriko parrokiaren eraikuntzan zer nolako erantzunkizuna izan zuten ikertuko dugu.
- Erreserbak Ondarearen webgunean: Bai
-
Informazioa eta erreserbak:
Informazioa: ejardunaldiak@gmail.com edo Gerediaga Elkartean 946818066
Erreserbak: Web gune honetan erreserba botoia sakatu -
Topagunea:
Elizondo plaza, Berriz
- Antolatzailea: Berrizko Udala eta Gerediaga Elkartea
