

Arto orriekin jolasten eta sortzen
Baserrietan baratze eta ingurunetik jasotako materialekin hainbat elementu sortzen zituzten: artelanak, koltxoiak, dekorazioa, panpinak, jolasak… inguruan zegoenari probetxua ateraz. Tailer honetan hain erabilia izan den artoaren orria izango dugu lehengai nagusia. Esperientzia gidatu baten bitartez, materiala ezagutu eta zerbait propioa sortuko dute parte-hartzaileek. Dinamika ezberdinen bidez zentzumen guztiak esnatu eta erabiliko ditugu, materiala ezagutu, ematen dituen aukerak esploratu, moldatu, teknika ezberdinak praktikatu eta eskulan bat sortzeko aukera izango da.
OHARRA:
Larunbatean euskaraz eta igandean gazteleraz.
- Erreserba Ondarean: No