Durangoren itzalean urteetan bizi izan da, baina historia handiko herria da Iurreta, eta gaur egun ere bizi-bizirik dago.

Erdi Arotik mantendu den kofradiatako egitura, komertzio bide garrantzitsuen lekuko, burdinolentzako herri aproposa, Dantzari-dantzaren gotorleku ere bada Iurreta. Aldameneko herri handiagoak bere azpian hartu arren edo gerrateen guda zelai izanda ere herritar askoren arteko auzolanari esker bizi-bizirik dago gaur egun.

Iurretako plazan elkartuta, bisita gidatu honetan, aurrez aipatutako ezaugarri guzti horien inguruko xehetasunak ezagutuko dituzue eta baita gauza gehiago ere. Nondik dator herriaren izena? Nola sortu zen? Iurretan zehar ibilita historiako garai ezberdinetan pausatuko zarete denboran zehar bidaiatuz.

UdalerriakIURRETA
Ekintza mota

Auzolanean eraikitako herria

Eguna

2025 Irailak 20
11:00 am

Ekintzaren hizkuntza

Euskara

PREZIOA

0.0