Bainuetxearen ohiartzuna

Jatorrizko izena Zaldua bazen ere, herriko erdigunean izandako bainuetxearen eraginez, 1923an Zaldibar izena jartzea erabaki zuen udalak. XIX. mendearen erditik, trenean bidaiari asko etortzen zen herrira, atseden hartzera batzuk eta osasunerako ur tratamenduak hartzera beste batzuk. Hotela ere eraiki zen. 100 urte dituen ospital psikiatrikoak hartu zuen bainuetxearen lekua gero.

Bisita gidatu honetan, puntu garrantzitsuenetako bat bainuetxe-ospitala ingurua izango da, baina Miren Maortua edota Bitor Garitaonandiak hezkuntzan eta kulturgintzan egindako ekarpena gogoratuko dugu.

Zaldibar leinuaren Olazar dorretxearen aztarnen inguruan hasiko dugu bisita.

  • Erreserbak Ondarearen webgunean: Ez
  • Informazioa eta erreserbak:

    Geredaiga Elkartea: 946818066 edota gerediaga@gerediaga.eus

  • Topagunea:

    Zaldibar dorrearen ondoan

  • Antolatzailea: Urkiola Landa Garapena eta Gerediaga Elkartea
Tags:

Date

2025 Uztailak 12

Time

11:00 am

Prezioa

Doakoa

Ekintzaren hizkuntza

Euskara
Ekintza mota
QR Code
  • Erreserbak Ondarearen webgunean: Ez
  • Informazioa eta erreserbak:

    Geredaiga Elkartea: 946818066 edota gerediaga@gerediaga.eus

  • Topagunea:

    Zaldibar dorrearen ondoan

  • Antolatzailea: Urkiola Landa Garapena eta Gerediaga Elkartea