Berriatuako erdigunetik abiatuta, herriko auzoekin, Magdalena, Asterria eta Milloi, lotzen gaituzten bideetan dagoen ondarea ezagutu eta naturaz gozatzeko aukera izango dugu ibilaldi hauetan.
Urriaren 19an Madalena auzora joango gara, eta Urriaren 26an Asterrika eta Milloi auzoetara.
Ibilaldian zehar, ondare puntu desberdinak egongo dira ikusgai, hala nola, iturri, garbileku, Karobi, eskoletxe… eta beraien historia kontatuko da.