Hiribilduko toki esanguratsuak ezagutzeko ibilbidean begiak ixteko gonbit egiten dizugu, zuretzat hautatu ditugun bertoko ahotsek errezitatuko dituzten 18 olerki paregabeak entzun ditzazun.
Zatoz ibilbidearen toki bakoitzera eta sakatu play, poesiak ingura zaitzan. Gozatu!
Garrantzitsua: Olerkiak entzuteko, jarri ditugun tokitik gertu egon beharko duzu.
Edukietarako sarbidea
Irisgarritasuna
10 kilometroko ibilbidea Bilboko kaleetan barrena, (23 metroko alde positiboa). Irisgarria, oinez edo gurpil-aulkiaz.
Oharrak, kontuan hartu beharrekoak
Ez dugu gomendatzen eguraldia kaskarra bada egitea, hots, euria egiten badu edo haize bortitza badago. Entzutezko esperientzia denez, biziki gomendatzen dugu entzungailuak eramatea olerkien kalitatea hobeto baloratzeko eta alboan daudenei ez eragozteko.
Ez dira olerki guztiak entzun behar; proposatutako ibilbidea egin dezakezu edo entzun nahi dituzunetara zuzenean jo.
Gogoan izan olerkiak entzuteko horiek jarri ditugun lekutik hurbil egon beharko duzula.
Ibilbidetik gidatzea nahi baduzu, sakatu “Sigue la ruta” botoia eta deskargatu Wikiloc doako App-a.
Bilbao poetikoa
Eguna
- 2023 Azaroak 14
- Amaituta
Ekintzaren hizkuntza
HURRENGO ERREPIKAPENAK