Durangoko Turismo Bulegoak, Gerediaga Elkartearekin batera, doako bisita gidatuen programa antolatu du martxotik urrira bitartean.

Lehenengo bisitak Aste Santuan egin ziren, eta maiatzetik aurrera udakoak eskainiko ditugu.

Hauek dira doako bisita horien datak eta ibilbideak:

 

Maiatzak 18, larunbata: HERIOTZAREN KULTURA. Bisita honekin Euskal Herriko errituak eta ohiturak ezagutuko ditugu heriotzaren kulturari dagokionez. Durangoko hilerria eta Tabirako San Pedro elizaren barrualdea bisitatuko ditugu.

Maiatzak 19, igandea: ARKITEKTURA ZIBILA. Bisita honen bidez, Durangoko biztanleen bizimodua eta ohiturak ezagutzeko aukera izango dugu.

Ekainak 22 , larunbata: DURANGO ZURI BELTZEAN. Betaurreko estereoskopikoak erabiliz, historian zehar Durango hiria nola aldatu den ikusiko dugu.

Ekainak 23 , igandea: DURANGO 0 GUNEA. Bisita honen bidez, 1937ko martxoaren 31ko bonbardaketak Durangon utzitako aztarnak ikusi eta ezagutuko ditugu.

Uztailak 6 eta 20 , larunbata: DURANGO HISTORIAN ZEHAR. 1997ko urtarrilaren 14an Monumentu Multzo izendatu zuten Durangoko hirigune historikotik ibilaldi bat egitea baliagarria izango zaigu historian atzera pauso bat emateko eta hainbat garaitako Durango ezagutzeko.

Parte hartzeko izena eman behar da Turismo Bulegoan  bertan (Kurutziaga 38), 94 603 39 38 telefonoan edo [email protected] helbidera mezu elektroniko bat bidaliz.

 

 

Tags: DURANGO
Ekintza motak

Bisita gidatuak Durangon

Eguna

Mai 18 - Uzt 20
Hasi da
10:30 am - 12:30 pm

Ekintzaren hizkuntza

Euskara,
Gaztelera