Emilio Campuzano LHII-ren ibilbidea Euskal Museotik Atxurira, lekualdaketa Elejabarrira eta itzulera Atxurira

Emilio Campuzano LHII 1879an sortu zen, eta 150 urte inguruko denboraldi horretan, ikasleak teknikoki prestatzea eta balioetan heztea izan du helburu beti. Prestakuntza bilakatuz joan da, eta gaur egun, 18 prestakuntza-ziklo eskaintzen ditu zentroak, oraingo egoera produktibora moldatzeko.

Bisitaldi gidatuan, argazki-erakusketa baten bidez, Bilboko ikastetxe horrek ibilitako bidea ezagutaraziko dugu: denboran zeharreko kokapenak, jatorria egungo Euskal Museoan izana,  Atxurira eta, ondoren, Elejabarri – Basurtura mugitu izana eta, ondoren, Atxurira itzuli izana, baita beste erakunde batzuekin izandako loturak ere.

Bisitaldian, toki eta gauza hauek ikusiko ditugu: zuzendariaren bulegoa (1950eko altzariak daude, baita eskulturak, Barroetaren margolanak, ikastetxearen zigiluen bilduma ere), makineria, Bastidaren 125 urteko eserlekuak eta maketak, besteak beste; eraikin erantsia ere bisitatuko da (eskailera-gunea). Hori guztia, azken teknologiez hornituta dauden egungo instalazioen aldean.

 

 

 

 

 

 

 

 

  • Erreserbak Ondarearen webgunean: Bai
  • Informazioa eta erreserbak:

    Oharrak: iraupena 1,5 ordu / gehienez 20 px

  • Topagunea:

    CIPF Emilio Campuzano LHII
    Santos Juanes plaza 7, Bilbo

  • Antolatzailea: CIPF Emilio Campuzano LHII

Date

2024 Urriak 29
Amaituta

Time

1:00 pm

Ekintzaren hizkuntza

Euskara
QR Code
  • Erreserbak Ondarearen webgunean: Bai
  • Informazioa eta erreserbak:

    Oharrak: iraupena 1,5 ordu / gehienez 20 px

  • Topagunea:

    CIPF Emilio Campuzano LHII
    Santos Juanes plaza 7, Bilbo

  • Antolatzailea: CIPF Emilio Campuzano LHII